
Urtero bezala, Errege Magoak urtarrilaren 5ean 19:00etan iritsiko dira Laudiora kabalgatan. Ibilbidea honako hau izango da: Leziagako bidea – Lamuza – Ardantzazar – Zumalakarregi – Baias – Nerbioi – Araba – Pio XII – Herriko plaza. Hala ere, abenduaren 30an 18:00ean errege magoen postaria iritsiko da tren geltokira gutunak jasotzera. Hortik, Herriko plazara joango da. Ekitaldiak Rakataplak antolatu ditu.