Errotulazioak euskaraz jartzeko diru-laguntza

Martxoaren 11z geroztik komertzio, ostalari eta enpresa txikietako errotulazioak euskaraz ipintzeko deialdia irekita dago. Helburua bereziki gaztelerak agintzen duen eremuan euskararen presentzia areagotzea da, elebitasuneko errealitate batetik gertuago egoten saiatzeko. Hala, egitasmoak errotulazio orokorrak, toldoetakoa eta ibilgailuetakoak diruz lagunduko ditu. Laguntzaren bidez gastuen %50 ordainduko da, beti ere elementu bakoitzak 350 euroko muga gainditzen ez badu. Eskaerak aurkezteko epea urriaren 30ean bukatuko da. Informazio gehiago nahi duenak udaletxeko Euskara Arloan eskura lezake.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.