
Urtez urte Laudio Udalak euskara beken deialdia zabaltzen du, dirua oztopo izan ez dadin gure hizkuntza ikasteko orduan. Horregatik, ikasle guzti-guztiek izango dute beka bat eskuratzeko eskubidea. Horretarako, Laudion erroldatuta egon behar da, euskaltegi homologatu batean ikasi eta eskolaratzea eskola orduen %85etik gorakoa izatea.
Eskaerak uztalaren uztailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira (2014/15 ikasturte) eta urriaren 15a baino lehen udako ikastaroa izan bada.
Bekak matrikularen %50ekoak izan daitezke edo langabezian egonez gero, %100ekoa. Xehetasun osoz jakiteko sakatu honen gainean