Neuromarketingari buruzko doako jardunaldia

Garapen Agentziak Neuromarketingaren inguruko doako tailer bat antolatu du maiatzaren 19rako, astearterako. Ikastaroa 9:00etatik 15:00etara izango da, eta bezeroek inkontzienteki dituzten joerak aztertuko dituzte. Jardunaldiaren bidez, erosketa bat egiteko hautaketa prozesuak ulertzen laguntzeko gakoak landuko dira; erosleak esateko gai ez diren gauzak eta inkontzienteak bakarrik dakizkienak. “Neuromarketing. El imperio de los sentidos” tailerrean izena emateko Agentziara bertaratu, garapenagentzia@laudio.eus helbidera idatzi edo 944 034 980 telefonora deitu behar da.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.