S.O.S. Lamuza Parkedada

“SOS LAUDIOKO LAMUZA PARKEA” plataforma sortu da Foru Aldundiari eskatzeko Lamuza Parkea mantendu dezan. Horretaz gain, bere erabilera laudioarren behar soziokulturalak asetzeko zuzendu dezan exijitu nahi da. Horregatik, Dolumin Barikuan, apirilak 11, Laudioko talde kultural eta kirol elkartea zein herritarrei oro har proposatu nahi zaie hurrengo ekintzan parte hartzea:

“SOS LAMUZA PARKEDADA”

13:15ean hiru puntuan Kedada:

  1. Lamuza Parkea:
    • Kultur Etxea: umeak bere gurasoekin
    • Arkupeak: Talde kulturalak eta artistak.
  2. Institutuko jolastokia: Kirol taldeak eta kirolariak
  3. Zumalakarregiko arkupeak: Eragile sozialak eta norbanakoak.

13:30ean guztiok elkartuko gara Lamuza Plazan ibilbide txikia egiteko Lamuza Parketik. Bakoitzak eraman dezake bere taldeko arropa eta osagarriak eta gainerakoek eraman dezakete nahiago dutena, sormena erabili dezagun!
Bideoz grabatuko da hitzordua. Antolakuntza lanak errazteko, ahal baduzue, izena eman ezazue aurretik hurrengo posta elektronikoan (taldeka edo norbanako gisa egin dezakezue): soslaudiokolamuzaparkea@gmail.com
Parte hartu ezazu, anima zaitez!

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.