“Eta ereingo bagenu / Y si plantamos…”

“Eta ereingo bagenu / Y si plantamos” txapelketarekin amaitu da Udalaren Hezkuntza, Berdintasun eta Gazteria Arloak nahiz Adikzioak Prebenitzeko Arloak 2014ko urrian hasitako eskola-kanpaina, helburu gisa Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan bideratzen diren udal programei lotutako bizitza-baloreak azpimarratzea zuena.

2014-15 ikasturtea hastean, Udalak kolore desberdinez apaindutako seina lorontzi eman zien ikastetxe guztiei. Lorontziek 18 balore/mezu zituzten jasota (afektua, errespetua, baikortasuna, dibertsioa, emozioak, berdintasuna, bakea, bizikidetza, oreka, bizitza, hazkuntza, energia, tolerantzia, ilusioa, erronkak, hobetzeko nahia, elkartasuna, aniztasuna) eta Aloe Vera bat landatuta, landare ezaguna dituen propietate sendagarriengatik; ikasturte osoan hezkuntza- eta prebentzio-programetan parte hartuta, ikasleei jokabideak, baloreak eta ideiak “zaindu” eta “landatzearen/ereitearen” mezua ikusaraztea izan da asmoa.

Apirilean egin zen lehiaketarako deialdia. Kasu horretan, ikasleek apaindu behar izan zituzten lorontziak, hainbat materialen bidez programetan izandako esperientzia eta lortutako ezagutzak islatuta.

19 ikasgelak hartu dute parte, Lehen Hezkuntzako kategorian batzuek (Lamuza eta Fabian Legorburu) eta Bigarren Hezkuntzan besteek (Laudio Ikastola, Laudio Institutua eta La Milagrosa).

Aurkeztutako lan guztiak Kultur Etxean ipini dira erakusgai maiatzaren 18tik 25era, natura bizitzaz borborka dagoen unean. Herritarrek onespena erakutsi dute, 300 bisita baino gehiago izan baititugu eta euren botoen bidez finalera iritsi diren lorontziak aukeratu baitituzte, kategoria bakoitzeko hiru.

Lorontzi guztiek harritzeko moduko orijinaltasuna, kolore sorta eta mezuak zituztenez, zaila izan da erabakitzea zeinek islatzen zituen hobeto lehiaketaren oinarriak eta, beraz, esan beharra dago lan guztiei sormen-ahalmen ikusgarria zeriela alde guztietatik. Halaber, Udalak eskerrik beroenak eman nahi dizkie lehiaketan parte hartu duten ikastetxe guztiei.

Ekainaren 12an bi ikasgelak jasoko dute euren saria: Lamuza ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6. mailakoek eta Laudio Ikastolako Lehen Hezkuntzako 1. mailakoek.

Multiabentura-esperientzia izango dute sari gisa. Era berean, beste sari bat zozketatuko da erakusketa bisitatu eta botoen bidez iritzia eman zuten pertsona guztien artean, sarituak berak hartzekoa sari-banaketen ekitaldian. Udaletxeko ordezkari instituzionalek emango diete saria  ikasleei.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.