ETXEAN ON EGIN. Umeentzako sukaldaritza ikastaroa

2020ko apirilaren 14a, asteartea. Koronabirusak eragindako krisialdian sartu aurretik, aurreikusia zegoen, aurreko urteetan bezala, Lehen Hezkuntzako umeentzako sukaldaritza ikastaro bat antolatzea oporretako bigarren aste honetan.

Egoera bereziak galarazi duenez, bestelako formula erabiliko da aurten ikastaroa eskaintzeko: sareen bidez, nork bere etxean prestatzeko platerak.

Gogoan izan, bestalde, sukaldaritza ez ezik, euskararen erabilera dagoela ekimen honen atzean, umeak ohitu daitezela harekin, eskolaz kanpoko jardueretan ere.

Ikastaroa lau egunetan eskainiko da, asteazken eta ostiraletan, eta errezeta-bideo egun horietako 18:00etan igoko da udal webera. Hau da egitarau gosetia:

http://www.labur.eus/sukaldaritza_ikastaroak

Apirilak 15, asteazkena, 18:00etan

  • Entsalada mistoa
  • Berakatz zopa
  • Fruta entsalada

Apirilak 17, ostirala, 18:00etan

  • “Capresse” entsalada
  • Falafela jogurta saltsarekin
  • Banana irabiatua

Apirilak 22, asteazkena, 18:00etan

  • Arrautza betezko entsalada
  • Ilarrak urdaiazpikoarekin
  • Flana

Apirilak 24, ostirala, 18:00etan

  • Ziazerba eta mandarina entsalada
  • Patatak errioxar erara
  • Trufak

Ekintza hau Laudio udaleko Hizkuntza Normalizaziorako eta Identitaterako Zerbitzuak antolatu du eta bere produkzioaz Kokoriko Hezkuntza Faktoria (Aiaraldea) arduratu da.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.