Euskal Herriko historiari errepasoa Aiaraldeako I. Nafar jardunaldietan Maiatzaren 8an hasi zen Aiaraldeko

I. Nafar Jardunaldien hitzaldi zikloa, Orreagako guda eta Nafar erresumaren jaiotza izan zuten hizpide. Hurrengo hitzordua maiatzaren 15ean izango da, ostegunean. Bertan Angel Rekalde kazetari eta idazlea Nafarroako konkistaren inguruan mintzatuko da. Maiatzaren 20an, asteazkenean, Aitzol Altuna Nabarraldeko kideak “1200: Euskal lurralde historikoen konkista: Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba” hitzaldia eskainiko du. Azkenengo saioa maiatzak 29an izango da, datorren ostiralean. Bertan, Mikel Sorau historialariak Euskal Herrian emandako gerra karlistei buruz hitz egingo du. Hitzaldi guztiak 19:00etan izango dira Kultur etxeko Arraño gelan.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.