
Abenduaren 2tik 6ra, Euskal Liburu eta Disko Azokaren 51. edizioa izango da Durangon.Hara bertaratzeko bus zerbitzua koordinatuko da eskualdeko bete udal batzuekin batera.
Interesgarriena da ITZULTZEKO AUKERA BI daudela eta, aldez aurretik inori ezer esan barik bertan erabakiko dugu zein bus hartuko dugun, bietan lekua izango dugulako erreserbaturik.
Honakoak dira jakin beharrekoak:
EGUNA: abenduaren 5a, astelehena
IRTEERA: 16:30 Laudio institutuan
ITZULERA: (Durangotik): 21:00 edo 02:30ean, aukeran. Bertan gaudela erabakiko dugu zein ordutan itzuli, aldez aurretik abisatu barik.
PREZIOA: 7 euro
NON: Udaletxeko Euskara Arloan, abenduaren 1a, osteguna, azken eguna.
ADINA: adin guztiak. Baina 18 urtez beherakoak nagusi batek lagunduta joango dira // Menores de 18 años acompañados
BESTE AUKERAK: Urduñan (16:00) eta Amurrion (16:15) ere har daitezke bus beroriek.