Euskaltegietan matrikulatzeko epeari eta euskara ikasteko laguntzei buruzko informazioaren berri izan

Irailean zehar zabalik egongo da euskaltegietan 2020-2021 ikasturterako matrikulatzeko epea. Horrez gain, Laudioko Udalak lagunduko du matrikula gastua beka batzuk emanez.

Zenbateko diru-laguntzak

0,45 euro emango dira ikastaroan eskainitako irakastordu bakoitzeko, eta 0,90 euro eskatzailea langabezian egon bada. Kostu horiek dira Udal Euskaltegiaren matrikula-tasei dagozkionak, beraz, matrikularen %50 edo %100 itzuliko da kasu guztietan bere kasuan. Bestelako euskaltegian ikasi nahiko balitz horiek beroriek ere izango lirateke kopuruak.

Ikastaroak edozein euskaltegi homologatutan egin daitezke, Laudiokoa zein kanpokoa izanda, eta laguntzetan sartuko dira baita urrutiko ikaskuntza-ikastaroak edo multimedia-sistemak ere.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.