
EUSKARA BEKAK 2015/2016Berebiziko ahalegina egiten du urtero-urtero Laudio Udalak euskara bekekin, dirua oztopo izan ez dadin gure hizkuntza ikasteko orduan. Hona esandako beka horien ezaugarri nagusiak:
= Ikasle guztiek dute diru-laguntza bat eskuratzeko aukera.
= Laudion erroldatutakoei mugatua, euskaltegi homologatu batean egindako ikastaroak baldin badira eta asistentzia eskola orduen %85etik gorakoa izan bada.
Multzo eta epe bi daude, ikastaroaren arabera:
= 2015/16 ikasturteko ikasketak (uztailaren 15a baino lehen aurkeztu behar da eskaera) eta
= 2016ko udako ikastaroetakoa (eskaera, urriaren 18a baino lehen).
= Beka motak: baldintzak betetzen dituztenei matrikularen %50 (edo, eskaera kopuruaren arabera, proportzionalki urritutako kopurua ere izan liteke) itzuliko zaie. baina, ikastaroak iraun duen bitartean, egunen erdian edo gehiagoan langabezian egon direnei %100 (edo, eskaera kopuruaren arabera, proportzionalki urritutako kopurua ere izan liteke) itzuliko zaie.
Xehetasun osoz jakiteko (kontuz eskaerak aurkezteko epeekin!!!), sakatu honen gainean eta beka DEIALDI ETA OINARRIAK eskuratuko dituzu:https://www.araba.eus/BOTHA/Boletines/2016/058/2016_058_01716_E.pdf
Eta eskatzeko asmorik baduzu, har ezazu ESKABIDE orria:
https://app.box.com/s/bty0o9nj06zv180gpu6aask5712fdczx