Euskara bekak 2020

2020ko apirilaren 20a, astelehena. Gaurko (2020 04 20) ALHAOn argitaratu dira euskara ikasteagatik Laudio Udalak ematen dituen beketarako deialdiak, ohi bezala aukera bian zatiturik:

= 2019/2020 ikasturteko ikasketak (44.000 euro). Eskaerak: uztailaren 16a arte.

= 2020ko udako ikastaro trinkoak. (5.000 euro). Eskaerak: urriaren 15a arte.

 

Zer berri?

Aurreko deialdiekin alderatuta, berritasun nagusia da irakastordu bakoitzeko prezio estandar bat finkatu dela: 0,90 € / orduko 2019/2020 ikasturtean eta 1,20 € / orduko udako trinkoetan.

Udal euskaltegian indarrean dauden prezioak dira horiek. Beraz, horiekin laudioarren euskalduntzea bermatuko da. Edonola ere, edozein lekutako edozein euskaltegi homologatutan egin ahal izango dira ikasketak, baina bekak beti egokituko dira lehen aipatutako kopuruetara, ikastetxe bakoitzak ezarritako matrikula edozein dela.

Ordu kopuruaren eta orduko prezio estandarraren artean sortutako zenbatekotik % 50 edo % 100 emango zaio eskatzaileari, norberaren lan-baldintzen arabera, aurreko ekitaldietan egin bezalaxe.

 

Egoera berezia

Jakina denez, koronabirusa dela-eta, ezohiko egoeran gaude eta hori dela eta, horretara egokituko dira beka deialdiko betebeharrak:

– Eskabidea aurkezteko gorago emandako epeak baliogabetuta daude alarma egoerak iraun bitartean (463/2020 Errege Dekretua).

– Gutxieneko bertaratze portzentaia (%85) aurrez aurre emandako eskoletara mugatuko da. Ez dira kontuan hartuko, beraz, euskaltegiak itxita egon diren egunak nahiz eta, askotan, beste baliabideez eskaini den euskalduntzeko formazioa.

– Bekak onartzeko orduan kontuan hartuko da ikastaro teorikoaren prezioa, eskolak eskaini zein ez, ordainduko den beka matrikularen gastura ahalik eta gehien hurbil dadin.

 

*Edozein zalantza duzula, jo telematikoki Hizkuntza Normalkuntza eta Identitatea udal zerbitzura: euskara@laudio.eus / 651 703 133.

Dokumento guztiak: http://www.laudio.eus/eu/udala/diru-laguntzak-eta-lehiaketak

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.