
Sorgin Zapatuak
- Azaroak 19: Ugarteko La Milagrosa ikastetxean feltrozko “Patata jauna” panpinak egiteko eskulan saioa eta jarraian askaria. 17:30etatik 19:30etara. 5 urtetik gorakoentzat. Arima taldeak koordinatutako saioa.
- Azaroak 26: Aretako Kultura Etxean ikuskizuna Korri eta Xalto pailazoekin, jarraian askaria eta ispilu edertuak egiteko eskulan saioa. 17:30etatik 19:30etara. 5 urtetik gorakoentzat. Kirikiño taldeak koordinatutako saioa.
Berbabentura
Azaroaren 19an, larunbatean, Sopuertara joango dira Berbabentura taldeko kideek. Zuhaitz abentura egingo dute bertan. Irteera 9:00etan izango da Gurutze Gorriko aparkalekutik. Ekintza doakoa da baina ezinbestekoa da aldez aurretik ematea izena 607 67 37 44 telefonoan edo aiaraldea@aek.eus helbidera idatzita.
Oxigenoa Euskarari
Azaroaren 20an, igandean, Gorbeiako Itzina gune karstikoa bisitatuko dute Oxigenoa euskarari programan. Irteera 8:00etan izango da Laudio Institututik eta itzulera 16:00etan Orozkotik.
Euskarazko zinema
Azaroaren 20an, igandean, euskarazko zinemaz gozatzeko aukera egongo da. “Ozzi” filma proiektatuko da 17:30ean Lanbide Heziketako Ikastetxeko zine aretoan. Sarrera 3 euroko prezioa izango du.
Lezetarrak
Azaroaren 27an, igandean, Lezetarrak programaren barruan irteera egingo dute Berriatuko Lamiak haitzulora. Egun horretan 7:30ean irtengo dira Laudio Institututik eta 16:00etan itzuliko dira.