
Iaz bezala, aurten ere diru-laguntza deialdi bat argitaratu du Laudio Udalak bere Euskara Arloaren bitartez: merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresetarako EUSKARAZKO ERROTULAZIORAKOAK laguntzekoa hain zuzen ere. Udalaren web orrian edo Euskara Arloan dituzu xehetasun guztiak baina jakin ezazu establezimendu, auto eta toldoetako errotulaziolanak lagunduko direla.