Cargando Eventos

« All Eventos

  • Este evento ha pasado.

Gabonetako Ikastaroak

2019/12/23 @ 09:00 - 2020/01/03 @ 14:00

Laudioko Udaleko Gazteria Zerbitzuak hainbat ikastaro eskainiko ditu Gabonetako oporraldian. Abenduaren 23an, 26an eta 27an, 9:00etatik 14:00etara Youtuberi buruzko campusa egingo dute. 14 eta 21 urte bitarteko gazteentzat izango da bereziki eta bideoak sortzen eta editatzen ikasteko izango da. Horrez gain, soinua eta argiztapena ere landuko dute. Bestetik, abenduaren 30ean, 31an eta urtarrilaren 2an eta 3an errobotikari buruzko saioak eskainiko dituzte. 9:00etatik 14:00ak arte garatuko da ikastaro hori.

Horrez gain, abenduaren 26an eta 27an sukaldaritza eta elikadura tailerrak egingo dira 12 eta 35 urte arteko gazteentzat, Zubiko Etxean. Elena Jorrín nutrizionista laudioarrak kudeatuko ditu saioak. Hitzorduak hurrengoak izango dira:

  • Abenduak 26, osteguna
  • 16:00-18:00 Gosari osasuntsuak
  • 18:30-20:30 Askari osasuntsuak
  • Abenduak 27, ostirala
  • 16:00-18:00 Errezeta begetarianoak
  • 18:30-20:30 Gozoki osasuntsuak

Izena emateko -ikastaro batean edo gehiagotan- Gazteria Arlora jo beharko da,  94 403 48 50 telefonora deitu edo hezkuntza@laudio.eus helbidera idatzi.

Detalles

Comienza:
2019/12/23 @ 09:00
Finaliza:
Urtarrila 3 @ 14:00
Evento Categorías:
,