Cargando Eventos

« All Eventos

Gurasoentzako ikastaroak

Urria 29 @ 16:00 - 18:00

Laudioko Ikastetxeetako lehen (LH) eta bigarren (DBH) hezkuntzan dauden ikasleen gurasoei zuzendutako gailu digitalen (mugikorra, tableta…) oinarrizko erabilerari buruzko bi ikastaro eskainiko ditu Laudioko Udalaren Gazteria Zerbitzuak. Ikastaro bakoitzak 4 ordukoak izango dira eta biak doakoak. Hilaren 20an eta 22an HLHIko liburutegian izango da, Aretako Fabian Legorburun, eta 27an eta 29an Erabilera Anitzeko Gelan.

Ordutegia:

  1. Ikastaroa: urriaren 20an eta 27an, 16:00etatik 18:00etara
  2. Ikastaroa: urriaren 22an eta 29an, 17:00etatik 19:00etara

Programa:

  • Gailu digitalen oinarrizko erabilerak
  • Sare sozialak ezagutzea: Instagram, WhatsApp, YouTube, Snapchat…
  • Non daude gure datuak?
  • Tresnak/Aplikazioak eta pribatutasun-aukerak
  • Adingabeek sare sozialetan dituzten arriskuak
  • Erabiltzailearen oinarrizko segurtasuna
  • Legezkotasuna, irudirako, ohorerako eta norberaren intimitaterako eskubidea

Izen-emateak:

Laudioko Udalean. Gazteria Zerbitzua: 8:00-14:30. Telefonoa: 94 403 48 50. Posta elektronikoa: hezkunta@laudio.eus. Izen-abizenak, telefono-zenbakia eta adina adierazi behar dira.

Detalles

Fecha:
Urria 29
Hora:
16:00 - 18:00
Evento Categoría: