Cargando Eventos

« All Eventos

  • Este evento ha pasado.

Patin Eguna

Urria 13 @ 08:00 - 17:00

 

Urriaren 13an, igandea, Laudioko Aldaiko Irristaketa KT-ren eta Laudioko Lautxirrinka KK-ren eskutik beste patin egun berri bat antolatuko da Laudion. Beste urteetan bezala, ekintza honek kirol honen ezaguera eta parte hartzea bultzatzea du helburu eta horretarako patinatzaile oro parte hartzera gonbidatzen dugu.

Egun horretan bertan goizean zehar, irristaketaren inguruan hainbat ekintza ezberdin antolatu dira. Irristaldi eguna Aldai plazan goizeko 11:00etan eta 2km aldera dituen txikienentzako ibilbide batekin hasiko da. Honen amaieran, 11:30ak inguru, 10km inguruko ibilbide luzeari ekingo diogu. Ibilbide biak arazorik gabeko bide errazetatik burutuko dira, nahiz eta bidean norbaitek laguntzarik behar izanez gero Aldaiko taldekook eta hainbat bolondres laguntza emateko prest egongo garen, ibilbidea kontrolatzen egongo garelarik.

Ibilbideak bukatutakoan, hainbat erakustaldiri emango zaie hasiera. Esaterako, online bidezko irristaketa artistikoa, Aldaikoko neskatxoen eskutik, hauek, Ainhoa Galdeanok prestaturiko koreografiak eskeiniko dizkigute. Halaber, Laudioko Lautxirrinka KK-k irristaketa artistikoa zertan datzan erakutsiko digu, zenbait sari irabazi duten konposizioak aurkeztuz.

Jai egunari bukaera emateko irristaketan espezializatutako Ipar Roller dendaren, Arabako Irristakera Federazioaren eta Kon-en eskutik luzatutako oparien zozketa burutuko da.

Ibilbide ezberdinetan parte hartu nahi duen guztiak, izen ematea Aldai plazan10:30etatik aurrera eta dohainik egiteko aukera izango du. Euria izanez gero, ekitaldia institutuko esparru itxira mugituko da.

Babesak derrigorrezkoak direla jakinarazi nahi dizuegu.

Detalles

Fecha:
Urria 13
Hora:
08:00 - 17:00
Evento Categorías:
, ,