Cargando Eventos

« All Eventos

  • Este evento ha pasado.

Tailerra: Zibersegurtasuna nire negozioan?

Urria 22 @ 15:30 - 17:00

Gero eta beharrezkoagoa da gure informazioaren, posta elektronikoaren, kontuen eta abarren segurtasuna kontrolatzea; horregatik, Laudioko Garapen Agentziak tailer hau eskaini nahi du hainbat jarraibide eta jardunbide egoki erakusteko, ahalik eta modu seguruenean lan egin ahal izateko.

Merkataritzan eta ostalaritzan lan egiten dutenentzako doako tailerra da. Urriaren 22an izango da, arratsaldeko 15:30tik 17:00etara, interneten bidez, ZOOM plataformaren bidez, hain zuzen ere.

 Izena emateko: enpresetarakolaguntza@laudio.eus helbidera email bat bidali honako hauek adieraziz:

  • Izen-abizenak
  • Telefono-zenbakia
  • Helbide elektronikoa
  • Zein negoziotakoa den
  • Bizilekua duen udalerria

Informazio guztia: 944034980 telefonoan eta  garapenagentzia@laudio.eus helbidean.

Detalles

Fecha:
Urria 22
Hora:
15:30 - 17:00
Evento Categoría: