Cargando Eventos

« All Eventos

  • Este evento ha pasado.

Zezenketa-astea

2019/11/24 @ 08:00 - 2019/11/29 @ 17:00

 

Zezenketa-astea

 

Mazzantini zezenketa-klubak zezenketa-astearen edizio berria prestatu du eta azaroaren 24tik 29ra bitartean egitarau zabala eskainiko du. Ekitaldi guztiak 19:00etatik aurrera izango dira, elkarteak Lamuzako San Pedro elizako arkupean duen lokalean.

 

Azaroak 24, igandea: KONTZERTUA “San Ferminetik Kadizera”, San Roke Musika Elkartearen eskutik eta Laudioko Andaluziako Etxeko Algarabia flamenko taldearekin. 19:00etatik aurrera Lamuzako San Pedro elizan.

 

Azaroak 25, astelehena: HITZALDIA “La suerte de varas”, Israel de Pedro pikadorearekin eta Jose María Moreno Bermejo idazle eta adituaren eskutik. Íñigo Crespo kazetariak aurkeztuko du saioa.

 

Azaroak 26, asteartea: HITZALDIA José Ignacio Sánchez toreatzailearen eta Pedraza de Yeltes Salamankako ganadutegiko ordezkariaren eskutik. Íñigo Crespo kazetariak aurkeztuko du saioa.

 

Azaroak 27, asteazkena: HITZALDIA Fernando Gomáren eskutik, Toro de Lidia Fundazioaren lehendakariordea. Alfredo Casas kazetariak aurkeztuko du saioa.

 

 

Azaroak 28, osteguna: HITZALDIA Cadizeko David Galván toreatzailearen eskutik. Alfredo Casas kazetariak aurkeztuko du saioa.

 

Azaroak 29, ostirala: HITZALDIA Juan Leal toreatzaile frantsesaren eskutik. Vanesa Santos Linares kazetariak aurkeztuko du saioa.

 

Detalles

Comienza:
2019/11/24 @ 08:00
Finaliza:
2019/11/29 @ 17:00
Evento Categorías:
, , ,