Feminismo eta desprintzesatze tailerrak

Maiatza eta ekainean zehar berdintasuna eta feminismoa lantzeko tailer ezberdinak egingo dira. Saio guztietako partaide kopurua mugatua da, beraz, aurrez eman beharko da izena Udaleko Berdintasun Zerbitzuan edo 94 403 48 50 telefonoan.

Desprintzesatze tailerra

  • Edukia: maitasun erromantikoaren dinamikek emakumeari suposatzen dizkioten bizipenak landuko dira, bakoitzak nahi duena izateko askatasuna izateko erremintak planteatuz.
  • Tokia: Kultur Etxea
  • Egunak: Maiatzak 19 eta 26, osteguna
  • Ordutegia: 18:30 – 20:30
  • Irakaslea: Faktoria Lila

“Bellas a lo bestia” tailerra

  • Edukia: Ezarritako edertasun ereduaren inguruko hausnarketa bat egingo da. Zeintzuk diren haurtzarotik barneratzen diren estereotipo eta rolak aztertuko dira, eta horrek emakumeengan izan duen eragina.
  • Tokia: Kultur Etxea
  • Egunak: maiatzak 21 eta 28, larunbata
  • Ordua: 10:00-13:00
  • Irakaslea: Faktoria Lila

Hasiberrientzako feminismo tailerra

  • Edukia: Mugimendu feministaren ibilbide soziala jorratuko da, eta emakumeen egoeraren baitan lorpenak eta aurrerapausoak emateko mugimendu feministak izandako eraginaren aldeko kontzientzia landu.
  • Tokia: Kultur Etxea
  • Egunak: maitzak 24, 25, 31 eta ekainak 1
  • Ordua: 17:30-20:30
  • Irakaslea: Ma Luisa Rebolledo Deschamps

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.