G4, G5 eta G6 landa-eremu sailkatuentzat ekonomiaren garapenerako eta ekonomia-dibertsifkaziorako laguntzen 2017ko ekitaldirako deialdia

Argitaratu da EHAAn «Landa Eremuen Defnizio Teknikoa» azterlaneko  G4, G5 eta G6 landa-eremu sailkatuentzat ekonomiaren garapenerako eta ekonomia-dibertsifkaziorako laguntzen 2017ko ekitaldirako deialdia; Interesa izanez gero,  edozein pertsona jarri daiteke harremanetan Laudio Udaletxeko Landa Ingurunearekin edota Zabaia Landa-garapeneko elkartearekin zalantzak argitzeko eta dokumentazioa prestatzeko. 

G4, G5 eta G6 landa-eremu sailkatuentzat ekonomiaren garapenerako eta ekonomia-dibertsifkaziorako laguntzen 2017ko ekitaldirako deialdia

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak

EAEko landa-eremuetan enpleguari eusten eta hura hazten laguntzen duten eta nekazaritzakoak ez diren jarduerak sortzeko eta garatzeko egiten diren inbertsio-modalitate hauek:

  • Nekazaritza-sektorearekin lotuta ez dauden jarduerak, baina sektore hori dibertsifkatzen dutenak.

  • Mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen eraketa eta garapena, eta autonomoetan alta emandako pertsona fsikoek garatutako proiektuena, betiere inbertsioak nekazaritzako produktuak eta elikagaiak ekoiztera, eraldatzera eta merkaturatzera bideratzen ez badira. Garapena dela ulertuko da produktibitatea gehitzen duen edo ekoizpen- edo negozio-ildo berria dakarren edozein inbertsio.  Enpresak eta autonomoak onuradun izan ahalko dira, landa-eremuetan kokatzen edo bizi badira eta nekazaritza-arlokoa ez den jarduera badute.

  • Enpleguaren sorrera garbia.

Laudioko landa-guneen zerrenda:

Auzoak: Beldui-Zumeltza-Olako, Dubiriz, Gardea, Goienuri, Isusi, Izardui- Altui- Odiaga, Larraño Luxa, Larrazabal, Lusurbeilanda –Oleta, Markuartu, Olarte, Saltarriaga-Launtxu, San Bartolomé-Asudui-Larra, Torrejón-Txirrieta Etxeoru.

Eskaerak aurkezte epea:

 2017/06/19tik 2017/07/18ra

Deialdia argitaratuta dago hemen: 

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2017/06/1703026a.pdf

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.