
Aurten ere Solastiar elkarteak egingo du gabonetako sukaldaritza ikastaroa abenduaren 12an, 13an eta 14an, hau da, astearte, asteazken eta ostegunean. Ekintza doakoa izango da Zubiko Etxean 18:00etatik aurrera eta Amaia Torresek emango ditu klaseak.
Halaber, elkarteak lagunduko du bidezko merkataritzako azokan abenduaren 15ean, 16an eta 17an. Lehenengo egunean, ostirala, 17:00etatik 20:00ak arte izango da eta larunbatean eta igandean 10:00etatik 13:00ak arte eta 17:00etatik 20:00ak bitartean. Ekimena gauzatuko dute erabilera anitzeko udal aretoan eta Peruko produktuak erakutsi eta salduko dituzte.