Erakusleihoen XXIII. Lehiaketaren irabazleak

Trenpeak eskuratu zuen sari teknikoa eta Monai herri-epaimahaiaren balorazioa Laudioko Erakusleihoen XXIII. Lehiaketan. Edizio horretan 19 dendek eta 757 lagunek parte hartu zuten bozak emanda.

Kategoria teknikoan sarituak izan dira Tapicería Juan, Kaskibel, Aurori lencería y niños eta Perfumería Irusta. Halaber, aipamen berezia lortu zuten Kendas-ek, Almacenes Alavak eta Monaik. Barruko eta erakusleihoaren arteko koherentzia onenaren aipamena Trenpeak erdietsi zuen eta erakusleiho berriaren Kendasek.

Herri balorazioaren arabera, Monaik eskaini zuen osaera onena, 2. geratu da Tapicería Juan eta 3. Perfumería Irusta. Aipamen berezia Modimel dendarentzat izan zen.

Herri lehiaketan jasotako bozka ororen artean zozkatu dituzte 50 euroko 3 erosketa txartel denda bazkideetan. Irabazleak izan dira Virginia Bañuelos, Jon Orive eta Ercarni Carmona. Zorionak!

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.