Garapen Agentziak ikastaro berriak eskainiko ditu martxotik aurrera profesional eta empresentzat

Udaleko Tokiko Garapen Agentziak teknologia berriekin eta Internetekin zerikusia duten ikastaroak eskainiko ditu. Hala, lehenengoa martxoaren 25ean eta 26an egingo da, 9:00etatik 13:00etara; eta Mailchimp email marketina ahalbidetzen duen tresnari buruz izango da. Kurtso honek 40€ balioko ditu. Bigarrena Twitter sare sozialaren ingurukoa izango da, apirilaren 22an egingo dena. Ikastaroak 25€ balioko ditu. Maiatzaren 28an, aldiz, Linkedin sare soziala erabiltzen ikasteko aukera izango da 25 euroren truke. Azken ikastaroa ekainaren 17an eta 18an eskainiko dute 9:00etatik 14:00etara eta 40€ balioko ditu. Bertan, SEOren bitartez Interneteko bilatzaileetan web orrialdeak nola posizionatu irakatsiko dute. Ikastaro guztiak Garapen Agentzian izango dira. Izen emateak Agentzian bertan edota www.euskadinnova.net web guneko Enpresa Digitala atalean egin litezke.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.