
Udaleko Gobernu Batzordeak garapenerako lankidetza proiektuak finantzatzeko laguntzak banatu ditu. 2015eko deialdiaren baitan 23.967 euroko ekarpena egingo zaie hurrengo Gobernuz Kanpoko Erakundeei:
- Vicente Ferrer Fundazioa: 4.992 euro jasoko ditu Cherlopallin (India), urtegi bat birgaitzeko.
- Abay-Euskadi: 5.112,45 euro emango zaizkio Etiopiako herri batean laborantza programa bat garatzeko.
- Bakearen aldeko Lankidetza Batzarra: 5.265 euroko laguntzarekin Bignonako (Senegal) elikagaien egoera hobetzeko, baita emakumeen diru sarrerena ere.
- Lankidetzarako Ingeniaritza: 4.972,50 euroko ekarpenarekin Benineko komunitate bateko ikastetxeko azpiegitura elektrikoa konpontzeko.
- Itaka-Escolapios Fundazioa: 3.625,05 euro eskuratuko ditu Baimenako (Kamerun) eskoletako haurrei zuzendutako elikadura programa bat garatzeko.
Urteroko laguntza programa honi eskerrak, laudioarrek pobrezia egoeran dauden planetako lurraldeen garapen sozio-ekonomikoan laguntzeko beren harri-koskorra ekartzen dute, Gobernuz Kanpoko Erakundeen elkartasun lanaren bitartez.