Gaurtik aurrera, 77 establezimenduk parte hartuko dute `Euskara, sari ziurra´ kanpainan

Laudio Udalak, `Euskara, sari ziurra´ kanpaina zazpigarren urtez martxan jartzen du gaurtik, azaroaren 20tik, aurrera, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-enpresetarako egitasmoaren barne.

Aurtengo kanpaina Euskaraldiarekin batera egingo da, horrela kanpaina biei indar gehiago eman nahi baitzaie.

Kanpaina honen helburu nagusia da, kontsumitzaile eta dendari/tabernarien artean, euskararen erabilera sustatzea, merkataritza planean dauden establezimenduen konpromisoei esker. Eta horrez gain, kontsumitzaile euskaldunak saritzea. 77 establezimenduk hartuko dute parte aurtengo kanpainan, eta 38 opari zozkatuko dira abenduaren 4an. Era berean, 5.081 sari izango dira zuzenean eskuragarri hainbat establezimendutan jaso ditzakezuen txarteletan. Betiere, euskaraz kontsumitzen duen bezeroarentzat, baita saiatzen denarentzat ere.

Establezimendu hauek parte hartuko dute ekimenean:

1971 jantzi-denda, Aiala fruta-denda, Aiarabike bizikleta-denda, Albizua harategia, Aldama arrandegia, Ana Mari urdaitegia, Animis ile-apaindegia, Apill, Arrañope taberna, Arza harategia, Bit@Byte informatika-denda, Bonaire taberna, Cafe bar Gorka taberna, Can-Can jantzi-denda, Carlos arrandegia, Dastaketa gozoki-denda, Disdira argazki-denda, Dorrea taberna Ederki taberna, Egoki fisioterapia,Enean ile-apaindegia, Ertza taberna, Eskuza harategia, Eusko PC informatika zerbitzuak, Ez&By jantzi-denda, Eztia estetika eta edertasun zentroa, Fuentes konponketa tailerra, Garayo burdindegia, Goar burdindegia, Gorbea taberna, Goxotxu okindegia, Huts taberna, Iluntze taberna,Indriska taberna, Irrintzi euskal jantzi-denda, Irudi argazki-denda, Iñaki-Ford tailerra, Iza okindegia, Jana ile-apaindegia, Juan tapizeria , Karam zapata-denda, Kiden osasun eta kirol zentroa, kizkur ile-apaindegia, kukuma jantzi-denda, Latiorro supermerkatua, Lambarri bitxi-denda, Laudioko AEK euskaltegia, Laurak taberna, Legatza arrandegia, Lur belar-denda, Luyando optikoak, Maritierra jaki ekologiko-denda, Migola oinetako-denda, Mimitos haurrentzako parafarmazia, Momidel-la mertzeria, Monai jantzi-denda, Motor Nervión konponketa tailerra, Multiopticas optika, Optica Luyando optika, Olympus kiroldenda, Otarte okindegia, Quintana gozoki-denda, Reguera pinturak, Riti ileapaindegia, Surya ongizate zentroa, Tahona la Boutique okindegia, Toñi arrandegia,Trece arropa-denda, Trenpea jantzi-denda, Txantxiku taberna, Txikitas jantzi-denda, Tximeleta jantzi-denda, Unan jantzi-denda, Valle de Ayala hotela, Zuentzat okindegia eta Zuhaitza liburu-denda.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.