Gazte gaua: astrologia eta kosmetika naturala

Laudioko Udaleko Gazteria Zerbitzuak antolatu du, Gazte gaua programaren barruan, astrologiari eta eskutitz astralari buruzko euskarazko tailerra. 12 ordukoa izango da eta martxoaren 24an eta 31n eta apirilaren 7an eta 21ean emango dute Kultura Etxean 18:00etatik 21:00ak arte.

Halaber, otsailaren 24an eta matxoaren 3an, 10ean eta 17an tailerra emango dute Kultura Etxean 19:00etatik 21:00ak arte kosmetika naturala eta xaboiei buruz. 16 eta 35 urte bitarteko herritarrentzako ekimena da eta euskaraz emango dute

3 euro balioko du bakoitzak herrian erroldatuta daudenentzat eta 5 euro baldintza hori betetzen ez dutenentzat. 18 eta 35 urte bitarteko lagunei zuzenduta daude. Izena emateko udalera jo behar da 08:00etatik 14:30eak arte 94 403 48 50 telefono zenbakian edo educacion@laudio. eus posta elektronikoan adierazita izena, abizenak, telefono zenbakia eta adina. Lekuak mugatuak dira, hortaz, izena emanez gero, derrigorrezkoa izango da parte hartzea.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.