Gazteria Teknikari bat lan eskaintza

Laudio Udalak lan eskaintza bidali du LANBIDEra ordezkapen baterako Gazteria Teknikari bat hautatzeko. Postuaren ezaugarriak hauek dira: Unibertsitate gradua edo lizentziatua, 3. hizkuntza eskakizuna edo EGA eta prestakuntza espezifikoa gazteria arloan.

Eskaintza hau LANBIDEren orrialdean argitaratuko da zabalkundea emateko bi astetan zehar. Betekizun horiek betetzem dituzten eta interesatuta dauden pertsonak inskribatu ahal dira LANBIDEren bulegoan bertan.

LANBIDEren bulegoak aurre hautaketa egin ondoren, kontratatu beharreko pertsona hautatzeko prozedura hauxe izango da:

LANBIDEk aurre hautaketa eginiko izangaiek aurkeztu beharko dute Udaletxeko sarrera-erregistroan balrozaiorako alegatu nahi dituzen merezimenduak azaldu dituen beraien currículum vitae. Balioztatu beharreko merezimenduak hauek izango dira:

  • Funtzionario edo lan-kontratatu gisa, Administrazio Publikoan egin dituen zerbitzuak.
  • Azken 5 urteotan postuaren funtzioez eta gazteriaz, euskal elkartegintza sareaz, gizarte mugimenduez, hezkuntzaz eta asialdi arloko eragileez egin dituen ikastaroak. Halaber, pertsona gazteen eta, oro har, gizatearen errealitateari buruzko ikastaroak.
  • Elkarrizketa.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.