
Laudioko Ikastetxeetako lehen (LH) eta bigarren (DBH) hezkuntzan dauden ikasleen gurasoei zuzendutako gailu digitalen (mugikorra, tableta…) oinarrizko erabilerari buruzko bi ikastaro eskainiko ditu Laudioko Udalaren Gazteria Zerbitzuak. Ikastaro bakoitzak 4 ordukoak izango dira eta biak doakoak. Hilaren 20an eta 27an HLHIko Fabián Legorburuko Liburutegian eta 22an eta 29an Erabilera Anitzeko Gelan.
Ordutegia:
- Ikastaroa: urriaren 20an eta 27an, 16:00etatik 18:00etara
- Ikastaroa: urriaren 22an eta 29an, 17:00etatik 19:00etara
Programa:
- Gailu digitalen oinarrizko erabilerak
- Sare sozialak ezagutzea: Instagram, WhatsApp, YouTube, Snapchat…
- Non daude gure datuak?
- Tresnak/Aplikazioak eta pribatutasun-aukerak
- Adingabeek sare sozialetan dituzten arriskuak
- Erabiltzailearen oinarrizko segurtasuna
- Legezkotasuna, irudirako, ohorerako eta norberaren intimitaterako eskubidea
Izen-emateak:
Laudioko Udalean. Gazteria Zerbitzua: 8:00-14:30. Telefonoa: 94 403 48 50. Posta elektronikoa: hezkunta@laudio.eus. Izen-abizenak, telefono-zenbakia eta adina adierazi behar dira.