Gazteria Zerbitzuak robotikari buruzko online ikastaro berri bat eskainiko du

10 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta datorren azaroaren 4tik martxora bitartean egingo da asteazken arratsaldeetan

Udaleko Gazteria Zerbitzuak robotikari buruzko online ikastaroa eskaintzen du 10 eta 18 urte bitarteko gazteentzat. Steam filosofiaren pean, ezagutza teknikoak landuko dituzte ikuspegi artistiko batetik eta sormena sustatuko duten proiektuekin. Steam irakaskuntza-sistemaren ideologia edozein gizabanakok behar dituen funtsezko trebetasun estrategikoen garapenaren kontzeptuaren ingurukoa da, eta ingelesezko siglen erreferentziatik sortu da: Science, Technology, Engineering, Arts, Mathematics (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Arteak, Matematika. Juan Jesus Merchan Gazteria eta Hezkuntza zinegotziak azaldu duenez, “Hiru ikastaro dira, adinaren arabera: 10 eta 12 urte bitartekoak, 13 eta 15 urte bitartekoak eta 16 eta 18 urte bitartekoak”.

Horrela, “Ibilbide didaktikoa ikerketa, artea, matematika eta pentsamendu konputazionala sustatuz garatuko da, online garapenean Googleren classroom ingurunean eta Scratch blokeen araberako programazio ingurunean egiten dena”, gaineratu du zinegotziak. Scratch egiturak kolore-kodeen hamar kategoriatan antolatuta daude: mugimendua, Aparitatea, Soinua, Lapiza, Datuak, Ekitaldiak, Kontrola, Sentsoreak, Operadoreak eta Bloke Gehiago.

Ordutegia eta datak

Ikastaroak 50 euroko prezioa izango du, eta azaroaren 4an hasiko da, 18: 00etatik 19: 30era, asteazkenero, martxora arte. Izena emateko, Udaleko Gazteria Zerbitzuko 94 403 48 50 telefonora deitu behar da, 08: 00etatik 14: 30era.

Halaber, “Mezu elektroniko bat bidali ahal izango da hezkuntza@laudio.eus helbidera, izen-abizenak, telefono-zenbakia eta adina adieraziz”. Amaitzeko, Juan Jesús Merchanek esan du ikastaroa egiteko materiala inskripzioarekin batera emango dela.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.