
Udalak gizarterako hiru diru-laguntza onartu ditu. Lehen deialdia diru irabazi asmorik gabeko elkarteei zuzenduta dago, gizarte ekintzak antola ditzaten eta jendarteratzea sustatzeko. Bigarrena, garapen proiektuak babesteko izango da; eta azkena udan herrialde txiroetako haurrak familietan hartzea errazteko. Lehen bi diru-laguntzak eskatzeko epea ekainaren 29an bukatuko da, eta hirugarrena ekainaren 24an. Informazio gehiagorako 944034840 telefonora deitu edo www.laudio.eus webguneko “diru-laguntzak” atalean sartu.