Grezian dauden errefuxiatu siriarrentzat botak biltzeko kanpaina

Laudioko herritar batek, Leire Larisgoitiak, zenbait pertsonarekin batera, kanpaina bat abiarazi du neguko zapatak biltzeko eta Cherso herrian, Greziako iparraldean dagoen errefuxiatu eremura BEREHALA bidaltzeko.  Duela hilabete han izan ziren Greziako errefuxiatu eremuetako egoerari buruzko dokumental bat grabatzen eta alor horretan lan egiten duen OCC (Open Cultural Center) GKEarekin batera, neguko zapatak biltzeko kanpaina martxan jartzea erabaki zuten, 300 familia siriarretik gora babesgabe daudelako neguko hotzaren aurrean. Bidalketa Bartzelonatik egingo da. Bi bilketa-gune ipini ditugu han, beste bat Madrilen eta beste bat Laudion, SATYA YOGA ESKOLAn, Virgen del Carmen kaleko 3.eko etxabean. Azaroaren 22ra arte egongo da kanpaina martxan. Kanpaina hedatzeko eta, horrela, mendiko edo uretarako botak dituzten laudioar guztien laguntza lortzeko lankidetza eskatu dute. Botak egoera onean egon behar dira, familiek negua oinak bero dituztela igaro dezaten.

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.