HAPO aldatzeko herritarren parte-hartzea

Laudioko HAPOren aldaketa, ZI.6B industrialdeko Irukurutzetako 3. poligonoko 263 lurzatian merkataritza-erabilerak ezartzeko

Laudioko Udalaren Osoko Bilkurak, 2021eko uztailaren 26an egindako bilkuran, hasierako onarpena eman dio Laudioko HAPOaren aldaketa puntualari (42.a), Irukurutzetako 3. poligonoko (ZI.6B industrialdea) 263. lurzatian merkataritza-erabilerak ezartzeko. Erabaki hori 2021eko irailaren 15eko ALHAOn argitaratu zen, 105. zenbakian.

Espedientearen jendaurreko informazio-aldian herritarrek parte har dezaten, informazio- eta partaidetza-bilera bat deitu da. Bilera horretan, hasieran onartutako aldaketaren berri emango da, eta jasotako ekarpenak bertaratutakoei helaraziko zaizkie. Ekarpen horietatik dokumentuan aldaketarik gertatu bada, bertaratutakoei jakinaraziko zaizkie.

Bilera hori 2021eko urriaren 13an egingo da, 11:00etan, Laudioko udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.