Administrazio ikastaroa bekarekin

Sartu Laudiok eskainiko du ikastaroa administraziorako oinarrizko eragiketei buruz. 330 orduk osatuko dute, 60 egunetan banatuta, eta parte hartzaileek -gehienez 15 lagun- beka jasoko dute; 9 euro agertzen diren egun bakoitzeko.

Besteak beste, irakatsiko dute datuak grabatzen, testuak eta aurkezpenak sortzeko programak erabiltzen, datuen oinarrizko tratamendua eta kalkulu orriak, bilketa, koadernatzea, ahozko, idatzizko eta telefonozko komunikazioa eta eskutitzen zein paketeen kudeaketa.

Garatuko dute ekainaren 8tik irailaren 28ra bitartean, eta abuztuan oporrak egongo dira. Ordutegia izango da 09:30etatik 15:00ak arte. Europako Funtsa Sozialaren Sendotu programaren diru-laguntza dauka eta interesa duenak jo dezake Katuxa Ibarra 15 kalera, Gardeako Poligonora, edota 94 672 77 73 telefonora deitu.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.