Herritarrei zuzendutako Alkatearen mezua

Kaixo herritarrok!

Herritar askok jakingo duzuenez, Laudioko Udalak azken ia lau urteak igaro ditu udal tasa eta zerga batzuk bildu gabe.

Egoera hau luzatuz joan izan da azken urteetan zehar, kontrolik gabe, eta orain laudiotar guztien onurarako lan egiteko momentua heldu egin da.

Gauzak horrela, gure kaleak garbi eta gure parkeak zaindutak nahi baditugu, kirol eta aisialdiko programazio sendo bat nahi badugu, gure gazte eta nagusientzako espazio berriak sortu nahi baditugu, umeentzako haurreskolak eta kalitatezko beste zerbitzu publikoak nahi baditugu, funtsezkoa da egoera honi buelta ematea.

Ezin dugu gure herria geldi uztea, Laudiok eta laudiotarrok zerbitzu gehiago eta inbertsio berriak merezi ditugu, herri modernoago bat izateko, eskualdeko herriburua berriz izateko.

Horregatik, hurrengo asteetan zehar, 2017 urteko udal tasak biltzera ekingo diogu. Tasak zure bankuan helbideraturik izanez gero, iraileko azken astean egingo da kobraketa. Hori ez bada zure kasua, ordainketa epea abuztuak 28-tik urriak 28-ra arte luzatuko da.

Hiru urte baino gehiagoko atzerapena daukagu eta laudiotarren Alkate izendatu-berri bezala, ziurtatu dezaket lan egingo dudala udal kudeaketan eman den utzikeria egoera hau berriz errepikatu ez dadila.

Mila esker, Laudio.

Ander Añibarro Maestre

Laudioko Alkatea.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.