
Laudioko Udalak irabazi-asmorik gabeko elkarteei diru-laguntzak emateko deialdia onartu du, hezkuntzaren, berdintasunaren eta gazteriaren arloko jarduerak gara ditzaten 2019an; guztira, 14.350,00 euro. Eskabideak aurkezteko epea eta aurkeztu beharreko dokumentazioa udalaren webgunean www.laudio.eus kontsulta dezakete interesa duten pertsona eta elkarte guztiek. Eskabideak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) aurkeztu beharko dira. Informazio gehiago behar izanez gero, Hezkuntza, Berdintasun eta Gazteria Saileko 94 403 48 50 telefonora dei daiteke.