
Beste urte batez Laudioko udalak Hirugarren Adinekoentzako hitzaldiak, tailerrak eta kontzertuak antolatu ditu; Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Ekintza guztiak doakoak izango dira eta 17:00etatik 19:00etara egingo dira Kultur etxeko Arraño aretoan. Programa otsailaren 18an hasiko da, astelehenean; amaiera apirilaren 5ean emango zaiolarik.
Otsailaren 18tik apirilaren 5era
Arratsaldeko 5etatik 7etara
Lekua: Kultura Etxea, Arraño aretoa
Antolatzaileak: Laudioko Udala
Arabako Foru Aldundia Euskara, Kultura eta Kirol Saila
Hirugarren Adinekoen Elkartegiak
OTSAILA HILAK 18, ASTELEHENA
Hitzaldia: “Janariaren prozesuen erabilpena artelanak egiteko material gisa”
Hizlaria: Iñigo Sarriugarte, Artearen Historiako irakaslea EHUn.
HILAK 20, ASTEAZKENA
Hitzaldia: “Elikadura hirugarren adinean”.
Hizlaria: Bittor Rodríguez, dietista-nutrizionista eta Elikagaien Zientzia eta Teknologiako doktorea, EHUko irakaslea.
HILAK 22, OSTIRALA
Bakarrizketa antzeztua: “Ardoaren iratxo bitxiak: Edgar Allan Poeren ipuinen bilduma eta dramatizazioa”
Juanjo Monagoren antzezpena.
HILAK 25, ASTELEHENA:
Hitzaldia: “Garun abdominala, gure 2. garuna”.
Hizlaria: Fernando Gomez-Busto, mediku geriatra.
HILAK 27, ASTEAZKENA
Hitzaldia: “Denbora eta bere neurria”.
Hizlaria: Javier Vegas, kazetaria, idazlea eta ikertzailea.
MARTXOA
HILAK 1, OSTIRALA
Antzezlana: “Zuluetaren pasioa”.
Alfonso Sueskun aktorearen eskutik.
HILAK 4, ASTELEHENA
Hitzaldia: “La vuelta al mundo en bicicleta. 2 años de Alaska a Tierra del fuego”.
Hizlaria: Álvaro Teixeira, bidaiazalea.
HILAK 6, ASTEAZKENA
Hitzaldia: “Zergatik digeritu dezakegu Europako helduek esnea, baina ekialdekoek ez?; laktasaren iraunkortasunaren agerpenaz eta laktosarik gabeko esneaz”.
Hizlaria: Mertxe de Renobales, Biokimika eta Biologia Molekularraren Saileko irakasle emeritua EHUn.
HILAK 8, OSTIRALA
Hitzaldia: “Emakumeak artean: artistak, mezenasak eta irudia”.
Hizlaria: Susana Arechaga, artearen historialaria eta Gasteizko elizbarrutiko historia eta arte ondarearen ordezkaria.
HILAK 11, ASTELEHENA
Hitzaldia: “Adinekoen eskubideak. Norberaren erabakiak errespetatzea”.
Hizlaria: Brígida Argote, Lakuako egoitzako zuzendaria, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea (Arabako Foru Aldundia).
HILAK 13, ASTEAZKENA
Poesia eta musika errezitaldia: “Izan zaitez babes: errefuxiatuei buruzko errezitaldia”.
Ángela Serna (poeta).
HILAK 15, OSTIRALA
Barreterapia: “Nik nagusitan izan nahi dut…”.
Pánico Escénico antzerki taldearen eskutik.
HILAK 20, ASTEAZKENA
Hitzaldia: “Zizak eta onddoak ezagutzen hastea”.
Hizlaria: José David Fernández, mikologian aditua eta Gorbeiako Bazterra mikologia elkarteko kidea.
HILAK 22, OSTIRALA
Hitzaldia: “Elikagaien etiketak”.
Hizlaria: Bittor Rodríguez, dietista-nutrizionista eta Elikagaien Zientzia eta Teknologiako doktorea, EHUko irakaslea.
HILAK 25, ASTELEHENA:
Hitzaldia: “Tibesti, Danakil sakonunea eta Yellowstone (bidaia planetako hiru puntu bero-berora)”.
Hizlaria: Luis Antonio Pérez de Heredia, biologoa.
HILAK 27, ASTEAZKENA
Hitzaldia: “Klima aldaketara egokitzea”.
Hizlaria: Jon Cadierno, Geografian eta Lurralde Antolamenduan lizentziaduna.
HILAK 29, OSTIRALA
Hitzaldia: “Banku berriak, Internet eta bezeroentzako funtzionamendua”.
Hizlaria: Jorge Gómez, finantza-ekonomialaria eta enpresa aholkularia.
APIRILA
HILAK 1, ASTELEHENA
Hitzaldia: “Bidaia Japonik ezezagunenera”.
Hizlaria: Joseba Gómez, historialaria.
HILAK 3, ASTEAZKENA
Hitzaldia–argazki proiekzioa: “Arabako hegaztiak”.
Hizlaria: Aitor Badiola.
HILAK 5, OSTIRALA
Hitzaldia: “Osasun mentala izanda, hobe”.
Hizlaria: ASASAM, Buru Gaixotasunak duten Pertsonen eta Senideen Aiarako Elkartea.