Hirugarren urtez jarraian, La Caixak La Milagrosa Ikastetxeko ikasleek egindako 3 proiektuak saritu ditu

Urtero 1.000 proiektu baino gehiago aurkezten dituzte Espainiako 300 zentrok baino gehiagok

La Milagrosa Ikastetxeko 3 proiektuak “Ekintzailetza eta enpresa jardueretarako hastapena” irakasgaiaren barruan garatzen dira, ikasleen espiritu ekintzailea bultzatzea proposatzen duena, enpresen gizarte-erantzukizuneko esparru baten barruan, bai eta elkarlaneko metodologia ere

2020ko apirilaren 22a, asteazkena. La Milagrosa Ikastetxeko DBHko 4. mailako 7 ikasleek aurkeztutako 3 proiektuak La Caixak aukeratu ditu 2 prestakuntza-campusetan parte hartzeko: Campus Emprende, espiritu ekintzailearen garapenean oinarritua; eta Campus BeCritical, gazteen espiritu kritikoa sustatzea helburu duena, fake news delakoen aurka borrokatzera animatuz.

HeyRuni! proiektua

Ekintzailetzaren esparruan, DBHko 4. mailako 4 ikaslek osatutako talde batek HeyRuni! izeneko app bat asmatu zuten, AGHA duten umeentzako. Aplikazio horren funtzioa ikaskuntzan laguntzea da, bereziki motibazioa sustatuz. Talde berak, ekintzailetza-proiektuan parte hartzeaz gain, bideo bat aurkeztu zuen, txorrotako urak maskuriko minbizia eragiten duen ikuspegi zabal eta arriskutsua gezurtatzen zuena. Horretarako, zientzialari ospetsuekin harremanetan jarri ziren eta hainbat iturritatik informazioa bildu eta kontrastatu zuten. Bere ahalegina  saritu dute eta bi campusetan parte hartuko dute.

Fake news: txertoak eta autismoa

Beste 3 ikasle aukeratu dituzte Campus BeCriticalean parte hartzeko, txertoak autismoarekin lotzen zituen historiako fake news ospetsuenetako bat gezurtatzen duen bideoari esker. Ikasle horiek buletaren sorrera eta bilakaera aztertu zituzten, baita ondorio latzak ere.

Jardunaldi birtualak

Campusaren aurreko edizioetako garapena Bartzelonan egiten zen, eta irabazleek Silicon Valleyn (Campus Emprende) eta New Yorken (Campus BeCritical) prestakuntza-egonaldi bat egiten zuten; COVID-19k eragindako egungo egoera dela eta, modu birtualean hartuko dute parte La Caixak antolatutako jardunaldi batzuetan.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.