Homofobiaren kontrako herri lehiaketa: Zergatik zara heterosexuala?

Nahiz eta aurrerapauso handiak izan diren eskubide eta askatasun sexualen inguruan, batez ere, eremu teorikoan, oraindik gure gizartean indarrean dagoen paradigma sexuala heterosexualitatea da. Are gehiago, sexua zer garen izan beharrean, genitalekin zer egiten dugun baino ez da, emakumeen eta gizonen arteko koitoa betiere. Eta errealitate horrek sexu harreman “normal”aren kontzeptua sortu du. Eredu horretatik kanpo gelditzen diren sexualitateek, hau da, normatik kanpo geratzen direnek era eta egoera askotan jazarpena izaten dute.

Beraz, sexualitatea eraikuntza sozial eta kulturala bada, nola heldu gara denok heterosexualak izatera? Edo hobeto esanda, zergatik zara zu zeu heterosexuala?

Lehiaketa honen helburua da eraikuntza sozial eta kultural honen guztiaren inguruan hausnarketa pertsonala egitea. Gure herrietan sexualitatearen inguruan sortzen diren egoera negatiboak salatzea eta konponbideak gomendatzea izango da gehien baloratuko dena.

Lehiaketaren oinarriak:

  • PARTE-HARTZAILEAK: Euskal herriko edozein herritan erroldatutako 12 eta 35 urte bitarteko gazteak.
  • HELBURUA: formatu desberdinetan jasotzea zer-nolako ikuspegia duten gazteek heterosexuala izatearen inguruan. Sexu dibertsitatearen inguruko hika-mika sortzea.
  • HIZKUNTZA, EPEA ETA AURKEZTEKO ERA: erantzunak aurkezteko hizkuntza euskara zein gaztelania izan daiteke eta 2015ko ekainaren 9tik 29ra arteko epea izango da, biak barne. Pertsona bakoitzari erantzun bakarra onartuko zaio eta bertan honako datuak adierazi beharko ditu: izen-abizenak, adina eta herria. Erantzunak gehien jota 150 hitzekoak izango dira.

Erantzunak plataforma digital desberdinen bitartez jasoko dira:

Sariak:

Bi kategoria:

  • 12 eta 18 urte bitartekoentzat: Sentitu, gozatu eta konpartitu daitekeen opari bat; OPARIBOX esperientzia eta sexualitatearen inguruko liburu sorta bat.
  • 19 eta 35 urte bitartekoentzat: Sentitu, gozatu eta konpartitu daitekeen opari bat; OPARIBOX esperientzia eta sexualitatearen inguruko liburu sorta bat.

Lehiaketako irabazleen datuei dagokienez, izen-abizenak, adina eta herria jendaurrean jarriko dira Laudio Udalaren webgunean.

  • EPAIMAHAIA: Laudio Udalaren Berdintasunerako Zerbitzuko langileak eta XARLINGO sexualitate taldearen aholkularitza.
  • JABETZA: irabazleen testuen azken titularra Laudio Udala izango da, beroriek erabiltzeko, erreproduzitzeko, hedatzeko, banatzeko, argitaratzeko eta aldatzeko, baita beroriek ustiatzeko beste edozein eskubidetarako ere. Lehiaketa huts deklara daiteke.
  • OINARRIEN ONARPENA: lehiaketaren parte hartzeak oinarrien guztizko onarpena suposatzen du.
  • ANTOLATZAILEA: Laudio Udalaren Berdintasunerako Zerbitzua.
  • SARI BANAKETA: uztailaren 17an, ostiral, goizeko 11:00etan sariak banatuko dira Udaletxean, Osoko Bilkuren aretoan. Ekitaldi horretan bertan jakinaraziko dira saria eskuratu duten bi pertsonen izenak. Ekitaldia antolatu ahal izateko, saritutako bi pertsonek konfirmatu egin behar dute bertaratuko direla.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.