
Iazko ekainean izandako arrakasta ikusita, “Il Circo italiano” zirkua Laudion izango da ekainaren 15etik 21era. Aurten ere, Udalak arduradunekin lankidetza hitzarmena sinatu du eta prezio herrikoiak adostu ditu. Bertan pailazoak, akrobatak, magia ikuskizuna eta musika egongo dira, besteak beste.