Indarkeria matxistaren aurkako hormairudi partehartzailea

Berdintasun zerbitzuak burutuko du horma-irudi parte hartzailea, INDARKERIA
MATXISTAREN gai komun bakarraz. Horretarako, Irantzu Lekue, diziplina anitzeko euskal artistaren laguntza eta gainbegiraletza izango da. Goikoplaza 22ko zubibide azpian dago hautatu den horma eta dituen neurriak, bataz beste, hauek dira: 15 metro luze-zabal eta 4 metro altueran. Aintzat hartu da udalerriak baduela genero ikuspegia duen hirigintzako plana eta duen konpromisoen arteko bat badela sortzea denontzako espazio atseginak, adiskidetsuak eta seguruak; horretarako oso garrantzitsua da zaintzea garbitasuna eta ingurumena espazio publikoan era kolektiboan jarduterakoan, horrela erkiderako
partaidetza sentimendua sustatuta.
Hormak transformazio sozial honen parte izan nahi du jarrera indarkeriazkoek eta sexistek lekurik ez duten gizarte baterantz, eta bai, ostera, tratu onak. Bi dira aldez aurretiko partaidetza-saioak.
Horietan, bertaratu direnen artean, gero horman erreproduzituko den horma-irudiaren diseinua egingo da eta iritziak partekatuko dira.
Prestakuntza eta diseinu-saio horiek burutuko dira Kultura Etxean, apirilaren 9an eta 16an,
19:00etan. Izen-emateak Berdintasun Zerbitzuan 94 403 48 50.
Horma-irudia partehartzailea izango da, baina ez hasieratik soilik, hau da, ideiak jasotzeko eta batera jartzeko aurretiko saioetan, baizik eta horma pintatzeko orduan ere izango baita ekimen partehartzailea eta herritarra.
Heldu zein adingabe izan, hauxe duzu aukera erreibindikatzailea eta bakarra den kaleko ekintza artistiko honekin bat egiteko.
Horma-irudia maiatzaren lehenengo astean hasiko da pintatzen eta hasieratik bukaeraraino hartudaiteke parte, 10:30etik 12:30era goizez eta 17:30etik 19:30era arratsaldez.
Animatu eta parte hartu

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.