
Laudioko liburutegiko ikasteko gunean Internet konexioa jarri dute. Hala, erabiltzaileek haien ordenagailu eramangarrietan sarean nabigatzeko aukera izango dute arreta zerbitzuan kablea eskatuz gero. Horrez gain, helduentzako komikien eskaintza handitu egin dute. Edukiak liburutegiko Pinterest orrialdean kontsultatu daitezke.