
Txani Rodriguezek koordinatzen duen helduentzako gaztelerazko irakurketa klubaren hurrengo bilera izango da urtarrilaren 20an udal liburutegian, 19:30etatik aurrera. Euskarazko hurrengo saioa otsailaren 17an izango da. Horrez gain, urtarrilaren 15ean Aiaraldeko irakurketa klub feministaren beste hitzordu bat izango dugu Josune Muñozekin, 17: 30etik 19: 30era, Laudio eta Aiarako Udaletako Berdintasun arloarekin elkarlanean. Horietakoren batean parte hartzeko aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da udal liburutegian. Informazio gehiago jasotzeko aukera dago Liburutegian edo liburutegia@laudio.eus helbidera idatzita.