
Txani Rodriguezek koordinatzen duen helduentzako euskarazko irakurketa klubaren bilera berria egingo da otsailaren 17an udal liburutegian, 19:30etatik aurrera. Horrez gain, leku berean, otsailaren 19an Aiaraldeko irakurketa klub feministaren beste hitzordu bat izango dugu Josune Muñozekin, euskaraz ere, 17:30etik 19:30era, Laudio eta Aiarako Udaletako Berdintasun arloarekin elkarlanean. Horietakoren batean parte hartzeko aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da udal liburutegian.