
130 parte-hartzaile egon dira Olentzero eta Mari Domingiren jaia iragartzeko Kartel Lehiaketan. Bost pertsona saritu dituzte Laudioko ikastetxeek eta Basalarrina elkarteak antolatutako txapelketan: Jimena Tombelle Serdio (9 urte), Axular Martínez Sánchez (8 urte), Markel Cortés Molina (8 urte), Naia Saratxaga Goitia (7 urte) eta Aitzol Moya Oliver (11 urte). Kartelean Jimena Tombelle Serdioren marrazkia jarriko da. Sariak abenduaren 18an banatuko dira eguerdiko 13:00etan Aldai Plazan. Bertan, lan guztiak ikusgai egongo dira. Zorionak!