Julen Arriolabengoak irabazi du XXXI Laudio Saria Pablo Bilbao Memoriala

Asteartean Laudiok bere kirol egutegiko klasiko bat hartu zuen: XXXI Laudio Saria Pablo Bilbao Memoriala, Laudioko Txirrindulari Elkarteak antolatua. Rural Kutxako Julen Arriolabengoa arabarrak lortu zuen garaipena. Proba Euskaldun Txapelketarako baliagarria izan zen eta sub´23 eta elite mailako 180 kirolarik parte hartu zuten. Zumalakarregi etorbidean hasi eta Arraño kalean amaitu zen lasterketa. Txirrindulariek 133 kilometroko ibilbideari aurre egin behar izan zioten, Garate mendateko lau igoera barne. Arabarrak Ivan Cobo (Lizarte) eta Calum Johnston (Caja Rural-RGA) gainditu zituen.

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.