
Apirilaren 22an kanposantuko zerbitzuen tasa eta trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko udal zerga ordaintzeko epea ireki zen. Ordaintzaileek ekainaren 22 arte izango dute horretarako epea, baina helbideratuta dauden ordain- agiriak maiatzaren 22an kobratuko dira. Ordainketa helbideratuta ez dutenek, Kutxabank eta Laboral Kutxako bulegoetara bertaratu beharko dira, etxean jasoko duten ordain-agiria aurkeztuz. Agiria galtzekotan udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan eska daiteke.