Kaskibel eta Juan tapiz denda dira Erakusleihoen lehiaketako irabazleak

Abenduaren 22an egin zen APILLek antolatutako Laudioko XXII. Erakusleihoen Lehiaketako sari banaketa. Beste edizioetan bezala, lehiaketak epai-mahai herritarra eta teknikoa izan du. Parte hartu duten 20 establezimenduetatik Kaskibelek jaso du lehenengo sari teknikoa. Bigarrena Kukumarentzat izan da, hirugarrena Irusta lurrin dendarentzat, laugarrena Trenpearentzat, eta bosgarrena Monairentzat. Herritarren artean Juan tapiz denda izan da bozkatuena. Modimelak eta Irusta lurrin dendak bigarren eta hirugarren postua lortu dute, hurrenez hurren. Aipamen berezia, aldiz, Álava biltegiak eskuratu du.

Bestalde, Álava biltegiak, Juan tapiz dendak eta Aurori linjeria saltokiak aipamen bereziak izan dituzte balorazio teknikoan. Horrez gain, Kukuma komertzioa saletxearen barnealdearen eta eskaparatearen arteko koherentziagatik saritu dute. Erakusleiho berri onenaren plaka Irrintzi Euskal Jantzi Dendari eman diote.

50 euroko hiru txartelen irabazleak honakohauekdira: PilarOrive Vivanco, Javi Angulo eta Ma Jesús Aiz Larizgoitia.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.