Kilometroak 2015

AUTOBUSAK USURBILGO “KILOMETROAK”

IKASTOLEN JAIRA JOATEKO. Urriak 4, igandea

Datorren urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia izango da Usurbil herrian. Ikus egitaraua, ibilbidea eta abar honen gainean sakatuz: www.kilometroak.eus.

Hara hurbiltzeko hainbat autobus abiatuko da, eskualdeko udalen artean antolatutako ekimen bateratuan. Laudiotik joan nahi baduzu honako hauek dira datuak:

  • IRTEERA: 09:30ean, “Laudio” Institutuaren aurreko bus geltokian.
  • ITZULERA: 19:00etan Usurbildik.
  • PREZIOA: 8 euro, adin guztietarako.
  • BAIMEN BEREZIA: 18 urtetik beherakoek, gurasoen baimena ekarri beharko dute. Hemen duzu: BAIMENA.
  • BIDAIA-ARAUAK: bidaia honetan parte hartzeak baldintza hauek onartzea dakar: BIDAIA-ARAUAK
  • IZENEMATEAK: Laudio Udaleko Euskara Arloan. 3. solairuan. Goizez. Azken eguna: urriaren 1a, osteguna.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.