Kontsultagai dago jada Kultura Kontseiluaren funtzionamendu-araudia!

Laudio Udalak argitaratu egin du dagoeneko Kultura Kontseiluaren funtzionamendu-araudiaren proposamena. Organo aholku-emailea da, eztabaidatu eta parte hartzekoa, eta helburua argia du: Laudio udalerrian kultura-garapena sustatzeko proposamenak jaso, sustatu, aztertu eta gauzatzea.

Idazkia daborduko partekatu den arren Laudion kultura sustatzeko interesa duten kultur sare, elkarte eta eragile eta partikularrekin, haien iritziak eta ekarpenak jasotzeko, bizilagunek ere proiektuan parte hartzea nahi du udal-erakundeak. Beraz, dokumentuari ekarpenak egin nahi dizkiotenek hilaren 22a baino lehen egin beharko dute.

Gobernu taldearen konpromisoetako bat zen kultura Laudioren erdigunean jarriko duen lanildo estrategiko bat definitzea herritarrekin batera, eta halaxe da oraindik ere. Izan ere, neurria kultura-sarearekin batera apiriletan abian jarritako Kultura Planaren barruan dago, eta honako eginkizun hauek ditu: kulturaren garapenarekin lotutako pertsonen, erakundeen eta eragileen zuzeneko parte-hartzea sustatzea, kulturaren sektore-eremura bideratutako programa eta jarduketei buruzko proposamenak egitea, eta Udalarekin lankidetzan aritzea hura abian jartzeko, erakundeak aurkezten dituen eta Kontseiluak aztertu eta eskatzen dituen gaiak eztabaidatu eta baloratzea, kulturaren garapenean esku hartzen duten eragile publiko nahiz pribatuen arteko koordinazioa bultzatzea eta kulturaren inguruko gaien, azterlanen zein txostenen inguruko beste informazio batzuk biltzea.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.